Biodibertsitate Guneak udaberrirako egitaraua aurkeztu du

Ataria 2025eko apirilaren 4a

Gazte Auzolandegietako bi kide Uzturreko putzuetan lanean, artxiboko irudian.

Apirilaren 9tik ekainaren 18ra zortzi jarduera antolatu dituzte, besteak beste, Uzturreko putzuetara eta Loatzo mendira irteerak; erle, liztor eta erlastarrak ezagutzeko aukera ere izango da.

Tolosaldeko natura eta fauna ezagutzera emateko zortzi jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Guneak 2025eko bigarren hiruhileko egitarauan:

  • Apirilak 9, asteazkena
    • 18:00. Hegaztien kantuak tailerra, Elosegi parkean. Gaztelaniaz.
  • Maiatzak 7, asteazkena
    • 18:00. Lertxunak, lertxuntxoak eta koartzatxoak hitzaldia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Gaztelaniaz.
  • Maiatzak 11, igandea
    • Irteera: Uzturreko putzuak. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
  • Maiatzak 14, asteazkena
    • 18:00. Eltxo tigreari buruzko hitzaldia. Gaztelaniaz. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Maiatzak 18, igandea
    • Irteera: Loatzo mendira. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
  • Maiatzak 28, asteazkena
    • 18:00. Erleak, liztorrak eta erlastarrak (I) hitzaldia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Euskaraz.
  • Ekainak 4, asteazkena
    • 18:00. Erleak, liztorrak eta erlastarrak (II) hitzaldia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Euskaraz.
  • Ekainak 15, igandea
    • Irteera: Biodibersitatea etxetik bost minutura. Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik.
  • Ekainak 18, asteazkena
    • 18:00. Txirritxo txikia hitzaldia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!