Zabalik da Bertako Haragien Azokan postua jartzeko eskaerak egiteko epea

Ataria 2025eko apirilaren 4a

Maiatzaren 17an egingo dute Trianguloa plazan; apirilaren 13ra bitarte eman daiteke izena postua jartzeko, baita Zumarditxikiko 'food truck' gunean parte hartzeko ere.

Maiatzean izango du bigarren mugarria Tolosako azoka berezien egutegiak: Bertako Haragien Azoka. Herritarrek aukera izango dute Euskal Herrian bertan ekoizten diren hainbat haragi mota ezagutzeko, eta horiekin kozinatu daitezkeen produktuak zuzenean ikusi eta dastatzeko. Egitarauaren nondik norakoak datozen asteetan iragarriko dituzten arren, haragien eta ekoizleen azoka maiatzaren 17an izango da, larunbatez, Trianguloa plazan. 

Tokiko ekoizleen produktuak ezagutzeko azokan hainbat animaliatatik eratorritako haragiak ezagutu ahalko dira, hala nola behiki, txerriki, oilaki eta ahatekiak. Azokaz gain, Zumarditxikian jai giroa izango da nagusi, eta aurten ere, food truck postuak izango dira, herritarrek askotariko haragi motak dastatu ditzaten.

Zabalik da bi gune horietan postua jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea, datorren apirilaren 13ra arte. Izen-ematea Udaten edo modu telematikoan, udal erregistroaren bitartez, egin ahal izango da.

Informazio gehiago, bete beharreko baldintzak eta eskaera-orriak eskuragarri daude udal webgunean, honako esteka hauetan:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!