2025/04/12 10:30

Dantzari Txikia

Dantzari Txikia
Tolosa

Udaberri dantza taldearen Dantzari Txikia.

10:30. Kanpoko taldeak agurtu eta hamaiketakoa, Plaza Zaharrean.

11:00. Kalejira: Talde batzuk Triangulo plazatik gora ibiliko dira: Lopez Mendizabal plazan, Emeterio Arresen, Alondegia plazan… Besteak Alde Zaharrean: Plaza Berrian, Santa Maria plazan, Trianguloa plazan, Plaza Zaharrean…

12:15. Kalejira amaituta, parte-hartzaile guztiak Trianguloa plazan elkartuko dira eta Plaza Berrira jaitsiko dira kalejiran elkarrekin.

12:30. Plaza Berrian talde guztiek batera dantzatuko dute.

13:00. Haurrak Plaza Berritik elkarteetara joango dira bazkaltzera.

16:00. Emanaldi nagusiaren hasiera. Plaza-dantzak egingo dituzte Udaberriko fanfarrearen eskutik, eta 17:00ak bitarte iraungo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!