Iñigo Goikoetxea, I. Antxon Maderas Saria lehiaketako irabazlea

Ataria 2025eko martxoaren 31

Inaxio Arin (ezkerrean), Iñigo Goikoetxea (erdian) eta Enaitz Tardio (eskuinean), sariak eskuan dituztela eta Kabila elkarteko ordezkariekin.

Pasa den astean, I. Antxon Maderas Saria lehiaketaren banaketa ekitaldia egin zuten Kabila elkartean; inauterietako pattar zezenean errekortari onena izendatu zuten Iñigo Goikoetxea tolosarrak 200 euroko ordainsaria jaso zuen.

Tolosako Kabila elkarteak banatu du lehenengo Antxon Maderas Saria. Inauterietako Asteartita egunean, zezen plazan egin zen pattar zezeneko errekortari onena saritzeko lehiaketa antolatu zuten, aurten lehen aldiz, «tonu barregarri, etxeko eta ez-ofizial batean». Bada, herritar bat izan da garailea: Iñigo Goikoetxea. Pasa den astean egin zuten sari banaketa ekitaldian, irabazlearen oroigarriaz gain, Kabila elkarteko txapela eta 200 euro jaso zituen Goikoetxeak. Inaxio Arin eta Enaitz Tardio errekortari gazteak ere aitortu zituzten ekitaldi berean; hiruna ardo botila jaso zituen bakoitzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!