Jokatu dituzte Gipuzkoako Igeriketa Kopako lehen txandak

Ataria 2025eko martxoaren 29a

Goizean 10:00etatik 12:30era aritu dira igerilariak lehian. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:00etara arituko dira.

Goizean jokatu dituzte Gipuzkoako Igeriketa Kopako lehen txandak. Izatez, Bergaran jokatu behar zuten txapelketa, baina haizeteagatik teilatua hondatu eta bertan behera geratu zen. Hori horrela, Tolosako Usabal kiroldegian hartu dute lehiaketa eta gaur arratsaldean zein bihar izango da jokoan. Gipuzkoako talde guztietako 300 igerilari izango dira parte hartzen, eta 80 boluntario lanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!