Gipuzkoako Igeriketa Kopa izango da jokoan Usabalen

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Berez Bergaran izatekoa zen, baina haizeteagatik teilatua hondatu eta txapelketa bertan behera geratu zen.

Hori horrela, Tolosako Udala, Kirolzer eta Tolosaldea IKTren ahaleginari esker aurrera atera da. Larunbatean eta igandean egingo da lehiaketa, goizean 10:00etatik 12:30era eta arratsaldean 16:30etik 1900etara. Gipuzkoako talde guztietako 300 igerilari izango dira parte hartzen eta 80 boluntario lanean. Tolosaldea IKTk azaldu duenez, «igeriketa komunitate osoak esker ona adierazi dio Tolosako herriari txapelketa jasotzeagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!