Asteburuan iraupen eskiko Espainiako Txapelketak egin dira Larra-Belaguan, eta bertan izan dira Alpino Uzturre elkarteko eskiatzaileak. June Aranburuk hiru garaipen lortu ditu, horietako bat Libe Currasekin batera.
Ostiralean libre modalitateko probak egin ziren, eta gizonezkoen FIS kategorian 17. postuan amaitu zuen Hodei Juaristik, 21. postuan absolutu mailan, eta laugarren 20 urte azpikoan. Emakumezkoen FIS kategorian Magali Lekue 11. izan zen, absolutu mailan 13. eta 18 urtez azpikoan seigarren amaitu zuen. 16 urtez azpiko nesketan, June Aranburu izan zen irabazle. Eguraldi txarra egin zuen, eta kategoria txikienak bertan behera geratu ziren.
Larunbatean klasiko eran egin ziren probak. Hodei Juaristi 11. izan zen FIS kategorian, 12. absolutuan eta bigarren 20 urtez azpikoan. Magali Lekue 9. amaitu zuen FIS kategorian, 10. absolutuan eta seigarren 18 urtez azpikoan. June Aranburu irabazle izan zen 16 urtez azpikoan, eta 14 urtez azpikoan Libe Curras 2. postuan iritsi zen eta Iker Aranburu 11. izan zen.
Igandean Team Esprint modalitatean, absolutu mailan 10. egin zuten Igor Aranburuk eta Hodei Juaristik, eta 5. absolutu gizonezkoetan. Absolutu emakumezkoetan, Magali Lekue eta Naroa Amantegi zazpigarren izan ziren. 16 eta 14 urtez azpiko nesken mailan, lehenengo postua lortu zuen Libe Curras eta June Aranburu bikoteak. Iker Aranburuk Izal taldeko Andde Elizbururekin parte hartu zuen 16 eta 14 urtez azpiko mistoan, eta bederatzigarren izan ziren.
IMANOL ROJO, 37, POSTUAN
Bere aldetik, igandean, Imanol Rojo Finlandiako Lahti herrian lehiatu zen iraupen eskiko Munduko Kopako 50 kilometroko klasiko proban, eta 37. postuan helmugaratu zen. Denboraldiari amaiera eman dio tolosarrak.