Eukene Larrartek bigarren egin du V. Igartza Sarian

Ataria 2025ko mar. 24a, 19:56

Eukene Larrarte, ezkerrean, V. Igartza Sariaren podiumean. LIDE EGIZALA/GOIERRIKO HITZA

Azken ihesaldian Canyon taldeko Messemer alemaniarrarekin egon da, baina esprintean ezin izan du garaitu.

Eukene Larrarte txirrindulari tolosarrak bigarren egin du Beasaingo V. Igartza Sarian. Massi Baix Ter taldeko txirrindularia izan da lasterketa astindu duena, hainbat ihesalditan izan baita. Azkeneko ihesaldian Joelle Amelie Messemer txirrindulari alemaniarrarekin alde egin du Larrartek, baina esprintean ezin izan du garaipena lortu.

Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak 23,4 kilometroko ibilbidea prestatu du, eta elite eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulariek hiru itzuli eman dizkiote ibilbideari. «Lehenengo itzulian karrera bere lekuan jartzea zen asmoa, erritmoa sartuz», esan du Larrartek. «Alde egitea suertatu zait Canyon taldeko Dixonekin, eta berak ez zuen asko tira egiten eta nik bai, eta ikusi nahi nuen ordekan bidea egiteko aukera genuen. Nire asmoa karrera gogortzea izan da».

Ondoren harrapatu egin dituzte, eta hor buru aldetik plan aldaketa egin behar izan duela esan du tolosarrak: «Igoeretan indartsu ikusi dut neure burua eta azkenean alemaniarrarekin alde egin dut, eta bukaeran bigarren izan naiz. Banekien zer egin behar nuen esprintean, baina azken bihurgunean ez naiz aurretik sartu eta ez dut irabazi».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!