Batel ligako lehen postuetan borrokatzen jarraitzen dute

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Tolosan jokatu zen atzo eguerdian Gipuzkoako Batel Ligaren hamargarren jardunaldia.

Infantil eta promesa mailako ontziek parte hartu zuten Oria ibaian egindako estropadan. Infantil nesketan Tolosaldea B laugarren izan zen, eta Tolosaldea A lehiaketatik kanpo geratu zen ziaboga gaizki hartu ondoren. Infantil mutiletan Tolosaldeak ontzi mistoaren parte hartu zuen, eta hirugarren izan zen. Promesa edo kadete mailan, nesketan, Tolosaldea A irabazlea izan zen, Tolosaldea B bosgarren eta Tolosaldea C zazpigarren. Mutiletan, Tolosaldeak misto ontzia atera zuen, eta hamargarren izan zen.

Larunbatean, ligaren bederatzigarren jardunaldia izan zen jokoan, Urdazurin. Infantiletan, nesken Tolosaldea A bigarren izan zen eta Tolosaldea B zortzigarren, eta mutiletan Tolosaldea ontzi mistoa laugarrena izan zen. Promesen mailan, nesketan Tolosaldea A bigarren izan zen, Tolosaldea B seigarren eta Tolosaldea C zazpigarren. Jubeniletan, nesken ontzia hirugarren izan zen eta mutilena seigarren.

Hori horrela, ligaren sailkapen orokorrean, infantil nesketan Tolosaldea A laugarren postuan dago eta Tolosaldea B zazpigarren, eta mutiletan Tolosaldea laugarren postuan dago. Promesa nesketan, Tolosaldea A lehen postuan dago, Tolosaldea B laugarren eta Tolosaldea C zortzigarren. Jubenil nesketan bigarren postuan dago Tolosaldea eta mutiletan laugarrenean.

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!