Israelek su etena hautsi duela salatzeko elkarretaratzea, bihar

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzera deitu du Israelek Palestinarekin adostutako menia hautsi eta ehunka hildako eragin dituela salatzeko. Bihar, ostirala, izango da, Tolosako Trianguloan, 19:00etan.

«Israelgo estatu terroristak su etena hautsi du ehunka palestinar erailez Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Gazako zerrendan egin ditu aireko erasoak, eta aipatutako hildakoak eragiteaz gain, gutxienez 500 palestinar zauritu ditu», salatu du Kontseilu Sozialistak. Israelek bi hilabeteko su etena hautsi dutela nabarmendu du eta gehitu «sionisten armadak operazioa justifikatu» duela, argudiatuta «Hamasi presoak askatzeko presioa egitea bilatzen duela, baina erresistentzia palestinarrak ez du su etenaren amaiera ofizialki iragarri oraingoz». Hori guztia salatzeko eta «estatu sionistaren izaera genozida salatzeko eta palestinarren alde kaleak hartzeko» mobilizazioa elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:00etan, Tolosako Trianguloan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!