Lau probatan dominak lortu dituzte Igarondo Urpekoak taldekoek

Ataria 2025eko martxoaren 18a

Erkidegoen Arteko Espainiako Txapelketan izan da, eta Irati Lakunzak urrezko bi domina lortu ditu.

Elxen (Herrialde Katalanak) jokatu da asteburuan hegats igeriketako Erkidegoen Arteko Espainiako Txapelketa. Bertan Igarondo Urpekoak taldeko lau igerilarik parte hartu dute Euskadiko selekzioarekin. Irati Lakunzak urrezko bi domina lortu ditu, 200 metro eta 400 metro ur azpikoan, eta udaran Europako Txapelketara joateko gutxienekoak lortuz. Haizea Izagirrek brontzea lortu du 100 metro ur gainekoan eta laugarren postua  200 metro ur gainekoan.

Sara Goenagak eta Nora Kamiok osatu dute Igarondo Urpekoak taldearen partaidetza, eta 200 eta 400 metro ur gainekoan beraien markak hobetu dituzte. Gainera, Izagirrek eta Lakunzak brontzeko beste domina bat lortu zuten 4x200 metroko erreleboen proban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!