Lore Agirre Zipitria tolosarrak EH Bilduren Gipuzkoako Idazkaritzan jarraituko du

Ataria 2025eko martxoaren 17a

EH Bilduk Gipuzkoako Idazkaritza aukeratu berri du. Egindako proposamenak bilkideen %96,12aren babesa izan du, eta beraz, oinarriak Gipuzkoako Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi duela esan du alderdiak.

Idazkaritza 6 pertsonek osatuko dute eta tartean da Tolosako Lore Agirre Zipitria (Tolosa, 1984). Tolosarrak Eraketa arduradun izaten jarraituko du, izan ere, 2019az geroztik du zeregin hori. Enpresa administrazio eta zuzendaritza lizentziatua eta irakaslea da. 2011 eta 2019 urteen artean Tolosako Udaleko zinegotzia izan zen. Idazkaritzan Nekane Zinkunegi Barandiaran errezildarrarekin, Maddalen Iriarte Okiñena donostiarrarekin, Zelai Amenabarro Goikoetxea legorretarrarekin, Jon Zulueta Berastegi andoaindarrarekin eta Saioa Rodriguez Andueza hernaniarrarekin batera egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!