GI-2634 errepidea itxita egon da, Tolosako Bentaundi auzoan

Ataria 2025eko martxoaren 15a

10:00ak aldera, traktore batek, Tolosa eta Azpeitia batzen dituen errepidean zihoala, Bentaundi parean, trenbidearen azpitik igarotzen den tuneleko goiko aldea jo eta irauli egin da; ez da zauriturik izan, eta dagoeneko errepidea zabaltzeko lanean ari dira.

10:00ak aldera gertatu da istripua. Tolosa eta Azpeitia batzen dituen GI-2634 errepidean, Bentaundi auzoan, trenbidearen azpian dagoen tunela igarotzen hasi da traktore bat, baina ibilgailuaren goiko aldearekin tuneleko goiko sabaia jo eta irauli egin da. Ez da zauriturik izan.

Zenbait minutuz, errail bat irekita egon da eta ibilgailu batzuek bertatik igarotzeko aukera izan dute. Gero, traktorea altxa eta tuneletik atera behar zuen garabia heltzean, errepidea guztiz itxi dute bi noranzkoetan. Ordubete inguru egon da itxita, eta Azpeitia aldetik Tolosara zetozen autoek geldirik egon behar izan dute; ilara luzea sortu da. Beste aldean, Tolosatik Azpeitia aldera zihoazen autoek, errepidetik atera, eta Bentaundi auzoko aparkalekuan utzi behar izan dute ibilgailua.

Errepidea itxita egon den bitartean, garabiak traktorea altxa eta tuneletik atera du. Ondoren, errepidetik atera dute, hau zabaldu ahal izateko. Kamioi baten zain egon dira, traktorea jaso eta ezbeharra izan den lekutik eraman ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!