Irristaka taldeko hamar patinatzaile izango dira Euskadiko Txapelketetan

Ataria 2025eko martxoaren 14a

Asteburu honetan Gasteizen jokatuko dira txapelketak. Bihar, lasterketak Lakuako zirkuituan izango dira, eta, igandean, lehia Ariznabarrako pistara pasatuko da. Eguraldi iragarpenek hotza eta euria aurreikusten badute ere, txapelketak egitea espero da, euripean bada ere.

Irristaka taldeko hamar patinatzaileak infantil mailatik hasita master 50 kategoria bitartean lehiatuko dira. Kategoria bakoitzaren arabera distantziak ezberdinak badira ere, txapelketa lasterketa luze eta laburrez osatuta dago. Senior mailan, probarik motzena 200 metrokoa izango da, eta luzeena, berriz, 15 kilometrokoa.

Euskadiko txapelketak Espainiako Txapelketetara sailkatzeko aukera ematen dutenez lehia bizia espero da. Aurkari nagusak Gasteizko Desliza Vitoria eta Basauriko Basroller dira, Irristaka taldetik adierazi dutenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!