Bi garaipen TAK Arraun klubeko batelentzat

Ataria 2025eko martxoaren 14a

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da eta TAK Arraun klubeko batelek garaipena lortu dute kadete nesketan eta jubenil nesketan.

Aurrera doa Gipuzkoako Batel Liga, eta emaitza nabarmenak lortu dituzte TAK Arraun klubekoek. Infantil nesketabn Tolosaldea A laugarren izan da eta Tolosaldea B zazpigarren. Infantil mutiletan Tolosaldea hirugarren izan da.

Kadete edo promesa nesketan, Tolosaldea A izan da irabazlea, Tolosaldea B bosgarren izan da eta Tolosaldea C zortzigarren. Mutiletan, Tolosaldea batel mistoak 13. denbora onena egin du.

Jubeniletan, nesken Tolosaldea batelak lehen postua lortu du, eta mutilen Tolosaldeak bosgarrena.

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!