Zeinu hizkuntza eta elkarrizketak nahasten dituen antzezlana ikusi ahal izango da Topic-en

Ataria 2025eko martxoaren 14a

Martxoaren 22an, Titereszenaren programazioaren barruan, Hamelinen isiltasuna ikusi ahal izango da Topic-en.

Farres Brothersen ikuskizun inklusiboa da Hamelinen isiltasuna. 2018an Gizarteratze Antzerkiko Fetén Saria irabazi zuen eta istorio bera bi ikuspuntutatik kontatzen du: hitzekin eta hitzik gabe. Izan ere, testua zeinu hizkuntzarekin nahasten da. 8 urtetik gorakoei zuzendutako lana da eta gaztelaniaz da.

Jordi Palet Puig da zuzendaria, Farres Brothers egilea eta hiru antzezle ditu: Olalla Moreno, Jordi Farrés eta Pep Farrés.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!