Pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezartzeko herri ekimen legegilea sinatzeko aukera, Tolosan

Ataria 2025eko martxoaren 14a

Apirilaren 24ra arte sinatu daiteke Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako herri ekimen legegilea Udaten, herritarren arretarako zerbitzuaren bulegoan.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak sinadurak biltzen aritu dira pentsioen inguruko Herri Ekimen Legegile bat babesteko. 10.000 sinadura behar dituzte ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkezteko, eta gutxieneko pentsioa parekatu nahi dute Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin. Tolosako udaletxean, Herri Ekimen Legegilea sinatzeko aukera jarri dute, hain justu, herritarren arretarako Udate zerbitzuaren bulegoan, eta apirilaren 24ra arte izango da horretarako epea.

Herri Ekimen Legegilearen testuaren eta argudiaketaren inguruko informazio gehiago, esteka honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!