Nahia Patiño Arancon haur andoaindarrak 11 urte ditu eta artrogriposis gaixotasuna diagnostikatu diote. Umetokian osatzen ari zela, dirudienez alterazio genetikoren bat izan zuen, eta gero erditzea oxigeno faltarekin izan zen. Ondorioz, menpekotasun fisikoa eta psikikoa ditu. Naiara Delgado artista tolosarra haurraren amaren laguna da, eta erakusketa solidario bat egitea pentsatu eta aurrera eraman zuen 3 tabernan. Berak egindako akuarelak jarri zituen salgai, eta horrez gain, giltzatakoak erosi ahal ziren, eta baita diru ekarpenak egin ere. Guztira 3.000 euro lortu ziren.
Bestalde, Tolosa CF-ko gimnastika erritmikoko taldeak Tolosako Uzurpe frontoian zoketa solidario bat antolatu zuen, otsaila 23an egindako eskola lehiaketa bat aprobetxatuz. Beste 3.000 euro lortu ziren bide horretatik. «Nahiak Madrilera joan behar izaten du terapia jakin batzuk jasotzera, eta bertan egoten da hilabetez bere amarekin», azaldu du Delgadok. «Justu terapia horiek diruz laguntzeko egin dira bi egitasmoak, eta lortutako diruarekin, hilabeteko terapia saioak eta ostatua ordaintzeko balioko die. Oso gustura gaude lortutakoarekin, eta asko eskertzen diegu ekarpena egin duten guztiei».