M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025

Jendetza, faxismoaren aurka eta aliantza feministen alde

Ataria 2025eko martxoaren 8a

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Tolosako kaleetan. Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak! lelopean eskualdeko eta adin guztiko herritarrak elkartu dira.

Mugimendu Feministaren esanetan, martxoaren 8a ospakizunerako bakarrik nahiko lukete, «baina, urtez urte gehiago dira kalera ateratzeko ditugun arrazoiak». Zaintza sistema askorik ez dela aldatu salatu dute, eta azaroaren 25eko mezua gogoratu nahi izan dute: «Bai, gizonez ari gara. konponbidea ez bazara, arazoa zara!».

Borroka feministak lorpenak izan baldin baditu ere, oraindik asko dagoela egiteko azpimarratu dute: «Indarkeria matxistak, erasoek eta menderakuntzek desagertu egin behar dute; krisi ekosoziala ere mahai gainean jarri nahi dugu, eta badagokigu horren ardurak exijitzea eta hori salatzea». Azkenik, Mugimendu Feministatik migrazio politikak gaitzetsi dituzte, inor ilegala ez dela gogoratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!