Inauterien ondorena 25

Inauterietako balorazio bilera irekia egingo dute astelehenean

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Martxoaren 10ean egingo dute aurtengo jaiak baloratu eta hobetzekoak proposatzeko bilera irekia, 19:00etan pleno aretoan.


Tolosako inauteriak amaituta, datorren astelehenean, martxoak 10, jaien balorazio bilera irekia egingo dutela esan du udalak. 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta inauterietako talde eta eragileez gain, nahi duen orok hartu dezake parte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!