Etorkizuneko musikariak trebatzeko banda

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Udal musika eskolako ikasle bandak ohiko kalejira egin du Zaldunita bezperan. Erretiroa hartzear dagoen Migel Angel Morenok zuzenduko du azkeneko aldiz banda.

Tolosako Eduardo Mokoroa udal musika eskolako ikasleen bandak urteroko ohitura bete du eta kalez kale ibili da gaur inauterietako doinuak joz. Musika eskola bertatik atera eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte adin guztietako musikariek.

Gaurkoan ere Migel Angel Morenok zuzendu du banda, baina azkeneko aldia izan du, aurki musika eskolako irakasle gisa erretiroa hartuko baitu. Orain arteko zuzendaria eskertuta eta hunkituta agertu da ikasle bandako kideen aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!