Asteartita 25

Azken irudimen printzak

Ataria 2025eko martxoaren 4a

Asteartita eguna iritsi da. Tolosarrak urte osoa inauterien zain egon ondoren, euren festa kuttuna amaierara iristen ari da. Honela, aurtengoz azkenengoz bete dira Tolosako kaleak mozorroz, kolorez eta irudimenez.

San Frantzisko pasealekuaren ingurua karroza handiez gainera, kuadrilla eta norbanakoz bete da Asteartita goizez.

Mozorroak eta esketxak nonahi ikus zitezkeen. Besteak beste, Ataria-ko kamera aurrean garai bateko argazkilariak kokatu dira, ezkontza bateko gonbidatuak, dantzariak, aiton amonduak ilobak zaintzen eta trikotatzen, lekaimeak arrautzak jasotzen eta jana eta edariak banatzen, kedar-garbitzaileak, bururik gabekoak, Mona Lisa Louvretik alde eginda, blues musikariak, Eliza santuaren egutegiak, Amazoneko banatzaileak atsedena hartzen... Guztia da posible Tolosako kaleetan Asteartita egunez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!