Asteartita 25

Asteartitako txarangen eztanda

Leyre Carrasco 2025eko martxoaren 4a

San Esteban, Ortzadar, Sukalde eta Txapel Haundi txarangetako kideek bete dute Plaza Berria eguerdian, izan ere, txarangen bilkura ospatu dute. Herritar ugari ere gerturatu dira eta dantzan eta kantuan aritu dira.

Asteartitako ohiturari eutsiz, txarangen bilkura egin dute eguerdian Plaza Berrian. San Esteban, Ortzadar, Sukalde eta Txapel Haundi txarangetako kideek bete dute plaza. Elkarrekin hainbat pieza jo dituzte bertan. Musikariek ozen jo dituzte piezak, eta herritarrek ere dena eman dute bertan. Izan ere, herritar ugari ere animatu dira horiek ikustera, eta txarangen inguruan jarrita, dantzan eta kantuan aritu dira.

Goizean hodeiek zerua estalirik izan dute eta tarteka euri pixka bat egitea aurreikusten bazuten ere, giro ederra izan da plazan. Honela, emanaldiaren ostean, kalejiran atera dira.

Erlazionatuak

Lau txaranga batuta

Leyre Carrasco 2025 mar 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!