Astelenita 25

Festa handirik ez, Beotibarren

Ataria 2025eko martxoaren 3a

Urtero moduan, inauterietan pilota partidak hartu ditu Beotibar pilotalekuak, eta pilota zale asko mozorrotuta gerturatu dira. Hala ere, ikusle gutxi inguratu da; biharko jaialdirako ere sarrera dezente dago salgai oraindik.

Eskualdeko bi pilotarik jokatu dute gaurko Beotibar pilotalekuko jaialdian. Lehen partidan, Gorka Ugartemendia alkizarrak jokatu du, Agirrerekin bikotea osatuz. 15 eta 22 galdu dute De la Fuente-Aldabebikotearen aurka. Bigarren partidan, berriz, Arkaitz Gabirondo gazteluarrak jokatu du, Zabalarekin bikotea osatuz. 11 eta 22 galdu dute Urrutikoetxa-Aranguren bikotearen aurka.

Bihar, eskualdeko beste bi pilotarik jokatuko dute, biek ere, jaialdiko partida nagusian. Dario-Erostarbe eta Larrazabal-Lizeaga bikoteek jokatuko dute lehenengo partida, eta bigarrengoan Altuna III-Eskuza eta Jaka-Martija ariko dira elkarren aurka. Sarrera dezente dago salgai oraindik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!