Zaldunita bezpera 25

Ehunka gaztetxo inauterietako doinuen erritmora

Ataria 2025eko martxoaren 1a

Tolosako kaleetan danbor jotzaileak nagusitu dira inauterietako hirugarren egunean. Aiz-Orratz elkarteak antolatu du gaztetxoen danborrada eta, antolatzaileen arabera, 500 haur inguru bildu dituzte.

Urtero legez ehunka haur atera dira kalera danborrak jotzera, Zaldunita Bezpera egunean. Aiz-Orratz elkarteak antolatu du aurten ere eta, guztira, 500 haur inguru aritu dira danborrak astintzen.

Iker Galartza elkarteko kideak adierazi du iaz hasi zirela kantinera rola erretiratzen eta, aurten, elkarte bakoitzak aukera izan du bere ordezkaria nola atera erabakitzeko. Trantsizio horretan, bi ordezkari aurkezteko aukera zabaldu dute aurten: «Aiz-Orratz elkarteak kantineraz jantzitako ordezkari bat izango du eta, beste bat, elkarteko arroparekin jantzita. Horregatik, aurten, ordezkari asko bikoiztu egin dira».

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!