Zaldunita bezpera 25

Dantzariek plazak txiki utzi dituzte

Ataria 2025eko martxoaren 1a

Trianguloa plazatik abiatu dira dantzari txikiak gaur goizean. Udaberri dantza taldeak antolatuta egin dute kalejira eskualdeko 226 dantzarik, Alondegia plazako Isabelita gunean amaitzeko.

Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikien kalejira egin dute gaur goizean, Zaldunita bezperan. 12:00 inguruan atera dira Trianguloa plazatik bi taldetan banatuta eta eguerdi partean elkartu dira, berriz, Alondegia plazan, Isabelita gunea kokatuta dagoen tokian. Han, kalejira lagundu dute fanfarre eta txistularien doinuei segika, guztiek elkarrekin egin dute dantza.

Euskal Herriko inauteri ezberdinak irudikatu nahi izaten ditu Udaberrik gaurko egunez antolatzen duen kalejiran. Pertsonaia ezberdinak agertu dira, beraz, gaurko saiora. 226 dantzari txikik hartu dute parte, ondorengo herrietatik etorrita: Bidania-Goiaztik Alurrekoak, Anoetatik Anitz taldekoak, Zizurkildik Bukalaikoak, Lizartzatik Otsolarkoak, Amasa-Villabonatik Oinkarikoak eta Berastegitik Belauntxingokoak.

Amaieran, parte hartzaile guztien artean hamaiketakoa banatu dute Udaberri dantza taldekoek.

Erlazionatuak

Dantza erraldoiak plazan

Ataria 2025 mar 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!