Asteak eman dituzte entseatzen eta gaur izan da estreinaldia. Txarangora emakumez osatutako txaranga Andragora etxetik atera da arratsaldean eta herritarrek pozarren hartu dute, ekitaldira batu ahal izateko banatutako turutak astintzen zituzten bitartean. Ines Osinaga musikariak gidatu ditu entseguak eta gaur ere bertan izan da txaranga zuzentzen.