Ostegun Gizen 25

Bukatu da atzera kontaketa

Aitor Arroyo Askarai 2025eko otsailaren 27a

Hasi dira Tolosako inauteriak eta datozen bost egunetan luzatuko da ospakizuna; lehenengoz Itxaso Urdanpilleta izan da inauterietako udalbatzako alkatea, eta Kabi Alai elkarteko ziriken jopuntu izan dira kultur ikuskizunak finantzatzeko udal dirulaguntzak.

Atzera kontaketa bukatu eta hasi dira Tolosako inauteriak. Beste urte batez inauterizalez eta kolorez gainezka zegoen Plaza Zaharra lehertu du udaletxeko etxafuegoak, eta datozen egunetan gertatzen denarekin izango da zer kontatua.

Urtero legez Kabi Alai elkarteko konpartsak antolatu du inauterien hasierako antzezpena eta, oraingoan, kultur ikuskizunak finantzatzeko udal dirulaguntza —eza— izan dute zirika gai. Nazioarteko artisten plazatzat aldarrikatu dute Berazubi auzoa eta bi auzotarrek aurreratu dute jaso dituztela zenbait abeslariren eskaerak ere, horien artean, C. Tangana, Pimpinela, King Afrika eta Leticia Sabater.

Izan da, ordea, nobedaderik ere, hain zuzen, pregoia lehenengoz bota duela Itxaso Urdanpilleta inauterietako udalbatzako alkate berriak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!