Guztira 35 parte hartzaile izan ziren lehian bigarren jardunaldian eta lau partida jokatu zituzten. Aurreko asteburuan jokatutako lehen jardunaldian lortutako puntuak batuta, Lizar Iruretagoiena izan da irabazlea, 27 punturekin. Bigarren, Irai Urizar izan da, 25 punturekin, eta hirugarren Amets Zaldua, 21 punturekin. Puntu horiek lortuta ere laugarren postuan bukatu zuen Pablo Landak.