Inauterietan pilotak bere lekua du

Ataria 2025eko otsailaren 26a

Beotibar frontoian, larunbatean Ados Pilotaren binakako txapelketako jardunaldia izango da, eta astelehen eta asteartean ohiko jaialdiak izango dira.

Inauterietan bere presentzia izaten du Beotibar frontoiak, eta aurten ere pilota jaialdiak izango dira. Larunbatean, Zaldunita Bezperan, emakumezkoen Ados Pilotaren Binakako Txapelketaren jardunaldia izango da jokoan, 11:30ean hasita. Promozio mailako Iriarte-Sotil eta Lamadrid-Perez bikoteak ariko dira lehian lehen partidan, eta lehen mailako Iturriaga-Mendiburu eta Aranburu-Mujika bigarrengoan. Sarrerak 5 euro balioko du.

Astelenitan zein Asteartitan gizonezkoen jaialdiak izango dira, ohiko moduan, Beotibarren, eta bi egunetan 16:30ean hasiko da. Ez dira Binakako Pilota Txapelketako partidarik izango bertan. Astelenitako jaialdian, lehenengo partidan Agirre-Ugartemendia eta De la Fuente-Aldabe ariko dira nor baino nor, eta bigarren partidan Urrutikoetxa-Aranguren eta Zabala-Gabirondo. Asteartitako jardunaldian Dario-Erostarbe eta Larrazabal-Lizeaga bikoteek jokatuko dute lehenengo partida, eta bigarrengoan Altuna III-Eskuza eta Jaka-Martija ariko dira elkarren aurka. Bi egunetan sarrerak 25 euro balioko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!