Faxismoaren aurkako manifestazioa, ostegunean

Ataria 2025eko otsailaren 25a

Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Itaiak deituta manifestazioa egingo dute, 'Faxismoa eta ideia erreakzionarioak borrokatu' lelopean, Euskal Herria plazatik 19:00etan aterata.

«Faxismoaren eta ideia erreakzionarioen aurka» mobilizatzeko manifestazioa deitu dute Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Itaiak. «Kaleetan ohiko jarrerak bihurtu dira etorkinak etsaitzat hartzea edota belaunaldi gazteenek matxismoa ukatzea eta jokabide matxistak izatea. Horrekin lotuta, azken hilabeteetan ikusi dugu kaleetan geroz eta antolakunde faxista gehiago gaudela; horren adibide duela aste batzuk Tolosan gertatutakoa. Gainera, eskuin muturrak geroz eta eragiteko gaitasun handiagoa dauka parlamentuetan», adierazi dute. 

Bada, jarrera horien kontra egingo dutela osteguneko, hilaren 27ko manifestazioan esan dute. Faxismoa eta ideia erreakzionarioak borrokatu lelopean egingo dute, Euskal Herria plazatik 19:00etan aterata.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!