TAKeko jubenil neskentzat lehen postua

Ataria 2025eko otsailaren 25a

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia izan zen jokoan Donostian, igandean, eta emaitza nabarmenena TAK klubeko jubenil neskek lortutakoa izan zen, lehen postuan helmugaratu baitziren.

Maila gazteenetatik hasita, infantil nesketan, Tolosaldea A laugarren izan zen, eta Tolosaldea B seigarren. Infantil mutiletan Tolosaldea laugarren postuan iritsi zen.

Promesa edo kadeteen mailan, nesketan hiru ontzik parte hartu zuten, eta Tolosaldea A bigarren izan zen, Tolosaldea B bosgarren eta Tolosaldea C zazpigarren. Mutiletan, batel mistoak parte hartzen du, eta 11. postuan iritsi ziren.

Jubenil mailari dagokionez, nesken ontzia izan zen lehenengoa helmugara iristen. 10.42,55ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko, eta bere atzetik Zarautz helmugaratu zen, 10.44,12ko denbora eginez. Jubenil mutiletan Tolosaldea laugarren postuan iritsi zen.

Argazkiak: Iban Ormazabal

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!