Lehen jardunaldia jokatu dute

Ataria 2025eko otsailaren 20a

Tolosako Xake Klubak antolatuta, Tolosaldeko Eskolarteko Xake Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen Tolosako kultur etxean larunbatean.

32 jokalari aritu ziren lehian, eta bakoitzak bost partida jokatu zituen, jokalariko 15 minutu edukiz. Jokalari zaharrena 2011n jaiotakoa zen eta gazteena 2018koa. Lehen jardunaldia eta gero, horrela dago sailkapena: 1. Lizar Iruretagoiena billabonatarra, 15 punturekin; 2. Irai Urizar billabonatarra, 13 punturekin; 3. Amets Zaldua billabonatarra, 13 punturekin, eta 4. Irai Castro tolosarra, hau ere 13 punturekin.

Bigarren jardunaldia igande honetan izango da, 10:00etan hasita, eta beste 4 partida jokatuko ditu jokalari bakoitzak.

Argazkiak: Tolosako Xake Kluba

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!