Tolosan bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak lapurreta baten harira

Ataria 2025eko otsailaren 19a

Ertzaintzaren auto baten artxiboko irudia.

Ustezko lapurrak 22 eta 27 urteko bi gizon dira, eta adineko bati urrezko katea indarkeria erabiliz lapurtzea leporatzen diete, besteak beste.

Ertzaintzaren arabera, joan den astelehen eguerdian Tolosako San Frantzisko kalean atxilotuetako bat biktimarengana hurbildu eta harekin hizketan hasi bitartean, bigarren inplikatuak bizkarretik eta bularretik heldu eta lepoan zeraman urrezko katea kendu ondoren, bi lapurrek ihes egin zuten.

Lekukoen testigantzei jarraiki, ertzainek Euskal Herria plazan topatu eta atxilotu zituzten susmagarriak. Horietako bati agintaritzaren agenteen aurkako ustezko delitua ere leporatu diote, antza, agenteei oldarkortasunez aurre egin ziela-eta identifikatzen eta atxilotzen zuten bitartean. Bi atxilotuak atzo eraman zituzten Tolosako guardiako epaitegira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!