David Aguadok Tolosa CF-ko gizonezkoen futboleko lehen taldean bigarren entrenatzaile eta analista bezala ari zen, eta funtzio horiek beteko ditu orain Saudi Arabian. Riaden dagoen Al Shabab taldean ariko da lanean, emakumezkoen futbolean. Women's Premier League txapelketan lehiatzen da Al Shabab taldea.