Tolosako Foru etorbideko eraikin batean sua piztu da gaur goizean. Tolosako Udaltzaingoaren arabera lehen pisuko etxebizitza batean, antza, su hartu du zartari batek eta, ondorioz, aire kanpaiak. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta, dagoeneko, itzali dute sua.
Ez da zauriturik izan, baina ezbeharraren ondorioz argindarrik gabe geratu dira etxebizitzaren zenbait gune.