Auto pilaketak N1-ean

Ataria 2025eko otsailaren 14a

N1-ean ibilgailu askoren arteko istripua gertatu da Andoainen, 446 kilometroan, 07:30ak aldera. Errei bat itxita egon da eta 9 kilometroko auto pilaketak sortu dira Irunerako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi bezala.

Bi pertsona zauritu dira, 4 ibilgailuen arteko istripuan, N1 errepidean. Zaurituak Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte.

09:30ean, N1eko auto pilaketak bideratu dira. Auto istripua amaitutzat eman du Segurtasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!