Eraso faxista bat salatu dute

Ataria 2025eko otsailaren 11

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak esan du faxista talde batek taldeko kide bati eraso egin ziola pasa den larunbat gauean.

«Faxista horiek propaganda egiten ari zirela, militante sozialista batek aurre egin zien. Hura gerturatzean, faxistek piper gaseko espraia begietara bota eta alde egin zuten militante sozialista zaurituz», zehaztu du Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak. Egoeraren aurrean, faxismoari aurre egiteko konpromisoa adierazi du taldeak eta bide horretan «faxismoari bideak ixteko langile klasearen batasunaren eta antolakuntzaren beharra» nabarmendu du. 

Esan dutenez, faxistak kaleetan ipintzen ari ziren pegatinek euskal «odolaren» aldeko eta pertsona migratzaileen kontrako mezuak zituzten, euskara hutsean. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak ematen ari den faxismoaren gorakadaz eta Europan eta Euskal Herrian agertzen ari diren talde berriez ohartarazi du. «Argi utzi nahi dugu gure kaleetan ez diegula lekurik utziko. Aurrean izango gaituzte. Faxismoari bideak ixteko, langile-klasearen batasuna eta antolakuntza behar da».

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Gedar Langile Kazeta (@gedar.eus)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!