Istripu bat dela-eta auto ilarak daude N-1 errepidean, Irungo noranzkoan

Ataria 2025eko otsailaren 11

Artxiboko irudian auto pilaketak N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, Tolosa inguruan.

Hainbat autoren arten izan da istripua eta, azken eguneraketen arabera, 9 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira. Autobideko errei bat dago erabilgarri.

Hainbat autoren arten istripua izan da N-1 errepideko 438. kilometroan, Tolosa parean, Irungo noranzkoan. 08:00ak aldera izan da ezbeharra, eta lehen uneetan itxita egon dira bi erreiak. Dagoeneko zabaldu dute autobideko errei bat, baina azken eguneraketen arabera, 9 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

Zehazki hiru autok izan dute istripua, bi pertsona zauritu dira eta Donostiako erietxera eraman dituzte.

[Eguneraketa - 10:04]

Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailaren arabera amaitu da istripua eta zabaldu dute erreia. Dena dela, oraindik, auto ilarak mantentzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!