Txapelketa Tolosako kultur etxean jokatuko da, eta partidak 10:00etan hasi eta 13:00ak aldera bukatuko dira. Parte hartzaileak 2011n edota aurrerago jaiotakoak izango dira, hau da, 14 urte dituzten xakelariak edo hori baino gazteagoak. Edozein zalantza argitzeko edo izena emateko Tolosako Xake Klubeko kideekin jarri daiteke harremanetan, tolosaxake@gmail.com helbidera idatziz.