Itaiak azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur

Ataria 2025eko otsailaren 6a

Itaiaren elkarretaratze baten artxiboko irudia.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Irunen, amari labanaz eraso egitea leporatuta. Emakumea ospitaleratu egin zuten, eta gaur goizean jakinarazi dute atzo 22:30ak aldera hil zela erietxean, zauriengatik.

Itaiak erailketa matxista hau salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur, 19:30ean, Euskal Herria plazan. «Indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatu behar dugu», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!