Euskarazko txotxongilo ikuskizunaz gozatzeko aukera, etzi

Ataria 2025eko otsailaren 6a

Larunbatean, hilak 8, Panta Rhei antzerki konpainia arabarrak, 'Noa, uy, uy, uy' euskarazko ikuskizuna eskainiko du Topic-en, Titereszena programaren barruan. 18:30ean hasiko da, eta 2 urtetik gorako haurrei eta bere familiei zuzenduta dago.

Obra honek Galicreques Saria irabazi zuen 2018ko Santiago de Compostelako (Galizia) Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian. Ia hiru urte dituen Noak urrun eta lasai bizi diren aitona-amonekin egun batzuk igarotzera joateak, haien bizitza monotonoak nola aldatzen dituen kontatzen du.

Aurrez, 17:30ean, txotxongiloak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera egongo da. Bi ekintzetarako sarrerak 943 650 414 telefonora deituz edo pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora idatziz lortu daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!