Emaitza oso onak TAK klubeko batelentzat

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Gipuzkoako Batel Ligaren laugarren jardunaldia izan da jokoan asteburuan, eta emaitza oso onak lortu dituzte TAK klubeko ontziek.

Infantil mailan, nesketan, Tolosaldea A taldeak bigarren egin du, eta Tolosaldea B-k hamargarren.

Promesa edo kadete mailan, nesketan, Tolosaldea A taldeak lehen postua lortu du, Tolosaldea B-k bosgarrena eta Tolosaldea C-k zortzigarrena. Mutiletan, Tolosaldea talde mistoak hamabigarren postua lortu du.

Jubenil mailari dagokionez, nesketan Tolosaldea laugarren postuan sailkatu da, eta mutiletan bosgarren denbora onena lortu dute.

Argazkiak: Iban Ormazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!