Judoka juniorrek lau domina lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Oskar Gibelalde entrenatzailea eta domina lortu zuten lau judokak.

Judo Klub Tolosako junior mailako judokek lau domina lortu berri dituzte Gipuzkoako Txapelketan: urrezko hiru eta zilarrezko bat.

Urnietako kiroldegian jokatu zen lehiaketa eta klubetik joan ziren lau judokek lortu zuten podiumera igotzea, txapelketan oso ondo aritu ondoren. Urrezko hiru domina eta zilarrezkoa lortu zituzten. Lau judokak Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira, eta larunbat honetan parte hartuko dute, berriro ere Urnietako kiroldegian.

Inhar Leunda -60 kiloko kategorian lehiatu zen. Kanporaketa oso zaila izan zuen, finala izan balitz bezala borrokatu beharrekoa. Bere borroka guztiak ippon bitartez irabazi zituen, bai zutik zein lurrean. Behin finalera iritsita, bere bidean jarraitu ahal izan zuen eta urrezko domina jantzi zuen. Ioar Olano -66 kiloko mailan aritu zen, eta kanporaketa zail baten ondoren, finalerako bidea ipponak eginez lortu zuen. Finalean ez zuen eraso egiteko tartea, eta azkenean txapeldunorde geratu zen.

Nahia Fernandez -70 kiloko mailan lehiatu zen, eta arriskatu gabe aurrera egiten jakin izan zuen. Finalerdietan gutxigatik lortu zuen irabaztea, eta finalean ippon bitartez irabazi zuen, urrea lortuz. Koldo Arrietak +100 kiloko mailan eraman zuen urrea, esfortzu handirik egin gabe. Eta hori faltan izan dezake, une zailagoak iristen direnean ohituta egon dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!