Hiribuseko langileek bilera informatiboa egingo dute ostegunean

Ataria 2025eko otsailaren 3a

Tolosako Hiribusa artxiboko irudi batean.

Tolosako Hiribuseko langileek «zerbitzuaren kaltetzearen» inguruko azalpenak emango dituzte.

Tolosako Hiribuseko langileek bilera ireki bat egingo dute ostegunean, hilak 6, Tolosako kultur etxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Langileek esan duten bertan Hiribusek eskaintzen duen «zerbitzuaren kaltetzearen» inguruko azalpenak emango dituztela, izan ere, pasa den irailean Cuadra Bus enpresak Hiribuseko langile bat kaleratu zuen eta beste bi langileak bajan daude «gehiegizko lan kargaren ondorioz». Horrek zerbitzuan eragina izan du eta herritarrei gaiari buruzko azalpenak eman nahi dizkiete. Cuadra Bus enpresak kudeatzen du Hiribuseko zerbitzua 2021. urtetik, urte horretan bost urtetarako esleipena sinatu baitzuten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!