Punteria neurtu dute festetako azken egunean

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 3a

Tolosako San Blas auzoko jaiak ari dira ospatzen eta, gaur, festetako azken eguna dute; toka txapelketa jokatu dute goizean, gazte eta helduek.

Festetako azken eguna dute gaurkoa San Blas auzoan, eta ohi moduan, auzo eta elkarteko hildakoen aldeko mezarekin abiatu dute eguna. Herritar ugari gerturatu dira goizean auzora, eta batzuk mokadua eta tragoa hartzen ari ziren bitartean, beste batzuk punteria neurtu dute. Hala, gazte eta heldu ugari animatu dira toka txapelketara.

Arratsaldean ere izango da zertaz gozatu, eta 18:45etatik aurrera, Elustondo anai-arrebek eskainiko duten erromeria saioarekin agurtuko dituzte aurtengo festak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!