Aizkolariak eta bertsolariak, bigarren eguneko protagonistak

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 2a

San Blas auzoko jaiak ari dira ospatzen eta, goizean, Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain aizkolarien erakustaldia ikusteko aukera izan da, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariek girotuta.

Bihar San Blas eguna izango da, eta egun horren bueltan, ohiko moduan, San Blas jaiak ari dira ospatzen auzoan. Atzo goizean jaurti zuten suziria eta auzotarrek arratsaldean izan zuten zertaz gozatu. Txistulariek abiatu dute bigarren eguna eta, goizean, Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain aizkolarien erakustaldia izan da, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariek girotuta.

Festen bereizgarria opilak izan ohi dira, eta horiek ere erosi ahal izan dira, baita eztarriko gaitzetatik babesten laguntzen omen duten lokarriak ere. Horrez gain, gerturatu direnek mokadu edo trago bat hartzeko aukera ere izan dute.

Arratsaldean ere izango da zer ikusi San Blas auzoan. Bertsolariek bigarren saioa eskainiko dute 18:00tatik aurrera, eta ondoren, Elustonto anai-arrebek hartuko dute oholtza. Bihar ospatuko dute San Blas eguna, aurtengo festak agurtuz. Hona hemen biharko egitaraua:

  • 11:00. Meza, auzo eta elkarteko hildakoen alde.
  • 12:00. Toka Txapelketa.
  • 18:45. Trikitixa, Elustondo anai-arreben eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!