Sinadurak biltzen ari dira pentsioen inguruko Herri Ekimen Legegile bat babesteko

Ataria 2025ko ots. 1a, 13:55

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak sinadurak biltzen aritu dira pentsioen inguruko Herri Ekimen Legegile bat babesteko. 10.000 sinadura behar dituzte ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkezteko, eta gutxieneko pentsioa parekatu nahi dute Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin.

Gaur goizean Tolosako hainbat lekutan sinadurak biltzen aritu dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak, Herri Ekimen Legegile (HEL) bat babesteko. Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ahal izateko, gutxienez, 10.000 sinadura behar dituzte eta, haren bidez, gutxieneko pentsioa parekatu nahi dute Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin. 

Iñaki Elduaien kidearen esanetan «oso erantzun ona» izaten ari da ekimena: «Herritarrek zer nahi dugun ulertzean dutenean ez dute bitan pentsatzen, berehala sinatzen dute. Momentuz jendea oso ondo ari da erantzuten». Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren arabera, EAEn hiru pentsiodunetik batek gutxieneko soldata baino diru-sarrerak baxuagoa du, eta % 70 emakumeak dira: «Gehienek 850€ baino gutxiago irabazten dute hilean, eta kopuru hori ez da nahikoa duintasunez bizitzeko».

Gaur goizean Tolosako San Frantzisko pasealekuan aritu dira sinadurak jasotzen, eta Elduainek aurreratu du eskualdeko gainerako herrietara ere joango direla bilketarekin jarraitzeko. Ekimena 18 urtetik gorako herritar guztiek dute sinatu dezakete, eta apirilaren 24ra arte jasoko dituzte sinadurak. Gutxienez bildu beharreko sinadurak jasoz gero, Herri Ekimen Legegilea urriaren 30ean eramango dute Eusko Legebiltzarreko Mahaira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!