Usansoloko jokalaria partidatik bidali zuen epaile batek, txartel hori bikoitza atera ondoren. Partida bukatu eta gero, epaileengana joan eta bertan esandakoagatik zigortu dute zortzi partidekin. Tartean, epailearen kamisetaren poltsikoa ere puskatu zen.
Areto futboleko Epaile Bakarrak ezarri dio zortzi partidetako zigorra Usansoloko jokalariari. Sei partidetako zigorra «mehatxua egin, hertsatu edo ekintzez edo hitzez ekintza iraingarriak egin, iraindu edo laidoztatu modu grabe edo errepikakorrean epaile taldeko edozein kideri». Zigorreko beste bi partidak «begirunerik gabeko ekintza edo espresioekin zuzentzeagatik, mespretxu edo iraintzeagatik» eta «eskumena duten federazio organoek zehaztutako agindu, instrukzio, akordio edo betebeharrak ez betetzeagatik».
Usansolo taldearen aldetik partidaren aktan jasotakoaren beste bertsio bat eman dute sare sozialetatik eta ez zela epailearenganako erasorik izan azaldu dute.
Tolosala klubetik ere adierazpen bat zabaldu dute sare sozialetatik, eta, besteak beste, «partida amaitu ondoren gertatutakoek ez du gure klubarekin zerikusirik» esanez. «Informazio asko atera da azken egun hauetan gertatutakoaren inguruan eta zenbait klub/entitatek ez dute argitu guk loturarik ez dugunik, guk adierazpenak moldatzeko eskatu arren».
Gaur arratsaldean zabaldutako mezu baten bitartez, Tolosala klubak azaldu du bihar ez dela 3. mailako taldearen partidarik izango, epaileek greba egingo dutelako.