'SOS Kantak Arriskuan' saioa Tolosan izango da

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Otsailaren 12an entsegua egingo dute, eta otsailaren 13an emanaldia, Plaza Zaharrean.

ETB-ko SOS Kantak Arriskuan telebista saioan galzorian dauden euskal kantuak berreskuratu eta grabatzen dituzte. Bada, kasu honetan, Tolosako inauterietako abesti baten atzetik dabiltzala azaldu dute: Plaza zaharreko dama gazteak. Txistulariek alboradan jotzen dutela aipatu dute. Aurkezleak Tolosara etorriko dira, eta kantua ikertzeaz gain, ahots bila ere ariko dira.
 
Horretarako, kantatzeko gogoz dauden tolosarrak animatu dituzte. Otsailaren 12an egingo dute aurkezpena eta entsegua Berdura plazan, 15:45etik 17:45era. Otsailaren 13an, berriz, emanaldia izango da 18:45ean, Plaza Zaharrean.

Informazio gehiago nahi duenak 691 61 20 86 telefono zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!